IKUS-ENTZUN

Ez-fikziozko zinemari buruzko zikloa eta ikastaroak, Artium zentroan

Ez da errealitatea, baina izan liteke izenburupean ondu ditu Gasteizko Artium zentroak ez-fikziozko zinemari buruzko zikloa eta ikastaroak. Programa abenduaren 14an hasi zen, baina martxoaren 2ra arte iraungo du, Garbiñe Ortegaren zuzendaritzapean.

Bihar eta etzi, hain justu, Azpigeneroak eta modalitateak ikastaroa, eta Oleg y las raras artes (Andrés Duque) filma izango dira, hurrenez hurren.

Otsailean, halaber, Subjektibitateak izenburuko ikastaroa izango da, 15ean, eta O Futebol (Sergio Oksman) filma, 16an. Azkenik, martxoaren 1ean, Hibridazioak ikastaroa emango dute, eta 2an, berriz, Bella y perdida (Pietro Marcello) filma.

Artiumen arabera, “(programan) era askotako hibridazio, hurbilketa eta errealitatearekiko tirabirak du lekua. Biografia-, egunkari-eta saiakera-adibideak, fikzioaren gailuen erabilera dokumentaletan eta alderantziz… genero horrek bere baitan biltzen dituen sortzeko aukera amaigabeak jorratzeko aukera izango da”.

Informazio gehiago: artium.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button