ARTEA

Euskal Herriaren autorretratu politikoa

Juan Arrosagaraik (Iruñea, 1967) Argi eta Garbi proiektua paratu du Gasteizko Montehermoso zentroan; egitasmoak Euskal Herriko azken 30 urteetako autorretratu politikoa jasotzen du argazki, ilustrazio, bideo eta blog baten bitartez.

Artistak bertatik bertara, lehen pertsonan, bizitako gertaera politikoak jaso ditu erakusketan. Hala, egitasmoak zazpi kapitulu biltzen ditu, minutu batekoak, eta horietan askotariko istorio politikoak daude jasota: 1978 Sanferminak, bonba-poltsak, eta abar. Orain arte, bost kapitulu burutu ditu.

Honatx Arrosagaraik azaldutakoa bonba-poltsen inguruko kapituluaren harira, Berria egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean azaldutakoa: “Lehen pertsonan bizi izan ditudan Euskal Herriko historia politikoaren une batzuk berrikustea da nire asmoa, eztabaida sortzeko helburuarekin. Adibidez, bigarren atalean bonba poltsen inguruan ari naiz, Alfredo Agirre haurraren kasuaren bitartez. Poltsa batean ezkutaturiko bonba horietako batek hil zuen Xabierko aldapan, Iruñean, 1985ean. Geroztik, poltsarik ez ostikatzeko esaten ziguten amek”.

Gertaera politiko horien lokalizazioetatik igaroko da proiektua, dagoeneko izan da Iruñean eta Bilbon; egun, berriz, Gasteizen dago, eta gero, Marseillara bidaiatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button