LITERATURA

“Ez don-k armairu” errezitala gaur

Ez don-k armairu errezitala egingo dute Rikardo Arregi, Mikel Ayerbe, Ibon Egaña, Angel Erro, Joseba Gabilondo, Kattalin Miner eta Juanjo Olasagarrek azaroaren 18an (ostirala), 20:00etan, Bilboko Hika Ateneoan.

Desira desordenatuak liburuaren harira bertako hainbat parte-hartzailek LGTB poesia errezitaldi bat antolatu zuten aspaldian. Lantzean behin errezitaldi hori eman egiten dute berriz, gaurkoa kasuan bezala.

Liburua Ibon Egañak koordinatu eta Utriusque Vasconie argitaletxeak plazaraturikoa da eta bertan honako galderak proposatzen dira: Nola kontatu ditu euskal literaturak lesbianen arteko harremanak? Nolakoak dira gay pertsonaiak euskal eleberrietan? Ba ote dago ezaugarri komunik? Egin ote liteke herri literaturaren irakurketa lesbiko bat? Existitzen al da gay literatura? Galdera hauei eta beste batzuei erantzuten saiatzen dira Desira desordenatuak. Queer irakurketak euskal literaturaz (Utrisque Vasconie) liburuan parte hartu duten idazleak.

Amaia Alvarez Uria, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibai Atutxa, Mikel Ayerbe, Itxaro Borda, Ibon Egaña, Angel Erro, Joseba Gabilondo, Iñigo Lamarca, Gema Lasarte, Kattalin Miner, Josune Muñoz, Juanjo Olasagarre, Beatriz Preciado, Iratxe Retolaza, eta Monique Witig autoreenak dira liburuan jasotzen dira testuak.

Juanjo Olasagarrek esan digun bezala, “50 minutu inguru iraunen du ekitaldiak eta gazteleraz zein euskaraz emanen dira poemak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button