Nontzeberri

Ez Dok Fest jaialdia egingo dute Eibarren asteburuan

Gaurtik aurrera, makina bat talde ikusteko aukera izango da Eibarko Toribio Etxebarria kalean, Ez Dok Fest jaialdiaren baitan. Hala, gaur bertan, 19:00eatik aurrera, Margo Cilker & The Crazy Wheels Band eta Dead Bronco taldeak arituko dira.

Bihar, kontzertuak eguerdian hasiko dira: Kavalvika!, Waah, Stai Zitto eta Soldado Vasili & El Comite Eléctrico. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Porco Bravo eta EH Sukarra taldeen txanda izango da.

Azkenik, igandean, 12:00etan, blues doinuak zabalduko dira Eibar udalerrian: The Reverendos eta Lazy Lester & His Lazy Boots.

Exit mobile version