MUSIKA

“Ez Dok Fest”, ertz anitzeko rockaren festa

Gaur eta bihar, Ez Dok Fest jaialdia egingo da Eibarko Unbe Kirol Konplexuan. Antolatzaileek kartel itzela ondu dute estatuko eta Euskal Herriko taldeekin. Egitarauari begiratuz gero, ohartu gara arduradunek ertz askotako rock independenteari erreparatu diotela kartela egiterakoan, tartean, Berri Txarraken hardcore melodikoa, Toundraren post-rocka eta Belakoren proposamen dantzagarria.

Gaur, hauexek arituko dira: Vulk, post-punk estiloko banda bilbotarrak oraintsu argitaratu duten Ground for dogs izenburuko bigarren lana aurkeztuko du; Joseba B. Lenoir; Belako; Jardin La Croix; Viva Belgrado; eta, amaitzeko, Nerabe. Vulken kontzertua 19:00etan abiatuko da, eta azkeneko taldeak, Nerabe, 2:50ean joko du.

Bihar, halaber, hau izango da egitaraua: Comite Eléctrico; Doble Capa; Mud Candies; The Soulbreaker Company; Melange; Kokein; Berri Txarrak; Biznaga: Futuro Terror; eta, azkenik Cuchillo de Fuego. Lehenengo taldea, Comite Eléctrico, 17:00etan hasiko da jotzen, eta azkena, Cuchillo de Fuego, 3:10ean abiatuko da.

Biznaga eta Futuro Terror estatuko punk-rock talde bikainak dira; Melange madrildarrek ezaugarri propioekin jositako psikodelia jotzen dute, eta Cuchillo de Fuego galiziarrek noise-rock basatia jorratzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button