BERTSOTAN

“Ez da kasualitatea” bertso-saioa, Zestoan

Zestoan, gaur berton, Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Miren Artetxe bilduko dira Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua ontzeko. Amaia Agirrek gai-jartzaile lanak egingo ditu, eta Beñat Antxustegi, eta Araitz Bizkai bikoteak ere parte hartuko du. Ekitaldia 19:00etan izango da.

Ez da kasualitatea saioko bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. “Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu Ez da kasualitatea: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu