ESZENA

“Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua, Mallabian

Bihar, ekainak 6, 19:00etan, Mallabiko parkean Ez da kasualitatea bertso saio musikatua eskainiko dute Miren Amurizak, Miren Artetxek eta Maddalen Arzallusek. Gai-jartzailea Maite Berriozabal izango da, eta eurekin batera Gari Otamendi eta Araitz Bizkai musikariak ere izango dira. Pandemiak ezarritako protokoloak direla eta,  gehienez, 200 pertsona jesarrita izango dira eta aurpegiko maskara derrigorrezkoa izango da.

Ez da kasualitatea saioko bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. “Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu Ez da kasualitatea: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa”

Hortaz, saioa eskaintzen duten bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak dira, hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button