ARTEA

Giza gorputzari buruzko pertzepzioa

Bilboko Berreginen Museoak 20 gorputz, 20 artista izeneko erakusketa abiatu du. Fidel Diez Mesak komisario independenteak sortutako erakusketa da, Museoko teknikariekin lankidetzan. Urriaren 1etik urtarrilaren 29ra arte izango da ikusgai.

Erakusketaren gakoa gorputzaren pertzepzioari buruz dugun ideia da, eta horretarako 20 artista garaikideren lanak erakutsiko dira (Mariam Puertas, Joseba Eskubi, Elssie Ansareo, Ixone Sadaba, Anca Petrei, Zuhar Iruretagoiena, Maria Rubio Tortosa, Zigor Barayazarra, Miriam Inza, Estibaliz Sadaba, Mar Saez, Manu Arregui, Mone Sakihara, Eduardo Sourrouille, Luzia Saiz Baez, Elena Goñi, Victor Baladoch, Asuntzi Martinez Ezketa, eta Jessica Llorente).

Denetarik topatuko du ikusleak, Greziako arteko perfekzio fisikoa, zein egungo giza gorputzaren adierazpen pluralak. Izan ere, 20 gorputz, 20 artista erakusketan Museoko berreginen bilduma ere izango da ikusgai, eta pertzepzio garaikideaz hausnartzeko proposatuko dute bertan. Argazkiak eta ikus-entzunezkoak ere izango dira ikusgai, baita ehunak ere.
Beste aldetik, esan beharra dago erakusketako artistarik gehienak emakumezkoak direla, 20 artistetatik 14, hain zuzen ere.

Erakusketarekin bat eginez makina bat jarduera programatu dira. Hala, urriaren 2an eta 3an bisita gidatu bat izango da Fidel Diezekin. Urriaren 22an, 18:00etan, Emakumezko gorputza Artearen Historian izeneko hitzaldia egingo du aditu berberak. Azaroaren 12an, Paquito Nogalesen El palomo cojo performancea ere programatu da. Eta abenduan, Skolastika kolektiboko Josune Muñoz adituak hitzaldi bat egingo du: Emakume artistak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button