Nontzeberri

“Ez da kasualitatea” bertso-saio musikatua, Eskoriatzan

Gaur, Eskoriatzako Zaldibar Antzokian, 19:00etan, Malen Amenabar, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bilduko dira Gari Otamendi eta Araitz Bizkai musikariekin batera  Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua eskaintzeko.

Ez da kasualitatea saioko bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. “Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu Ez da kasualitatea: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa”

Hortaz, saioa eskaintzen duten bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak dira, hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten.