IKUS-ENTZUN

“Ez ahazteko irudiak” zine zikloa, BilbaoArten

Uztailaren 24tik irailaren 25era Ez ahazteko irudiak zine zikloa abiatuko du BilbaoArteko Art House Zinemak. Zikloak Gerra Zibilari buruzko film aukeraketa bat bilduko du. Confederación Nacional del Trabajo (CNT) eta Zaragozako Filmotekari esker burutu ahal izan da ziklo hau.

Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurrenean, eta data horren inguruan burutzen ari diren ekimen askorekin bat eginez, BilbaoArteko Art House Zinemak Gerra Zibilari eta bere emaitzak erakusteko, hainbat film pantailaratuko ditu, zortzi sesiotan.

Film surrealistak, (Un perro andaluz (1929), Luis Buñuel, Salvador Dalí), dokumentalak (Sierra de Teruel (1939), André Malrau; Carne de Fieras (1936), José Estívalis Cabo;  Barrios Bajos (1937), Pedro Puche), edota erbestetik egindako lanak  (En el balcón vacío (1962), Jomí García Ascot) osatuko dute programazioa. Aurrekoei José Luis Sáenz de Herediak egindako Raza, eta Archivo Cinematográfico de La Revolución Española delakoaren film laburrak gehitu behar zaizkie.

Egitarauaren gaineko xehetasun guztiak, BilbaoArten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button