IKUS-ENTZUN

“Extraordinary Tales” animazio lana aurkeztuko du Kresala zineklubak

Donostiako Kresala zineklubak, Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin lankidetzan, eta aste beldurgarri hori agurtzeko asmoz, Extraordinary Tales (Raul García, 2015) animazio lana pantailaratuko du gaur, 19:30ean, Trueba zine-aretoetan.

Emanaldia Josemi Beltrán Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen zuzendariak aurkeztuko du.

Edgar Allan Poe idazlearen zenbait ipuinetan oinarritutako animaziozko lana da Extraordinary Tales. Kresalaren arabera, “kapitulu bakoitza animazio teknika ezberdin batekin landuta dago, betiere zuzendariak nahi duen ilustrazio edo pintura-moduko estiloa mantenduz”.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button