ARTEA

Expodistritok pintura, eskultura eta argazki erakusketak hartuko ditu

Bilboko udaltegietan egin ohi den Expodistritoren bederatzigarren edizioak martxoaren amaierara bitarte iraungo du. Hasteko, astelehenetik aurrera, hilak 16, Afrikaren errealitate ezberdinak ardatz dituzten Owen Masekoren pinturak eta Txelu Angoitiaren argazkiak izango dira ikusgai San Inazio – Ibarrekolandako eta San Frantziskoko udaltegietan.

Bilbao Arteko Artea eta Zentsura programaren barruan garatu du Owen Maseko artistak Pintura de Zimbabue erakusketa. Txelu Angoitiaren argazki erakusketan ere Kinshasa hiria izango da protagonista, hain zuzen ere, malariak hango gizartean dituen hainbat ondorio islatu nahi ditu bere lanean.

Hiruhileko honetarako programak, beste bi pintura eta argazki erakusketa eta Fernando Ortega eskulturagilearen erakusketa bat ere jasotzen ditu, eta Bilboko bi auzoren historiari begirada bat proposatzen digu, Otxarkoaga, Bilbo Berri baten sorkuntza eta Historia de la anteiglesia de Begoñako elizatearen historia lanekin.

Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsa-Ibaiondoko udaltegiek txandaka jasoko dituzte erakusketak, datorren martxoaren 31ra arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button