ARTEA

“Expodistrito” programaren beste edizio bat, Bilbon

Expodistrito Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloa datorren astelehenean, urtarrilaren 14an, abiatuko da berriz.

Datorren martxoaren 29ra arte, Abandoko, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Errekaldeko eta Burtsako udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek Sara De Diego Floresen argazki erakusketaz eta oso adierazpen estilo eta teknika anitzak erabiltzen dituzten bost artistaren bost pintura erakusketaz gozatu ahal izango dituzte: Lucia Higueras, Fuensanta Ruiz Urien, Daniel Fernandez Uriarte, Begoña Aspuru Soloaga eta Moises Gutiez Nozal. Programako erakusketa guztiek datorren astelehenean zabalduko dituzte ateak.

Sara De Diego Floresen argazki aukeraketan gorputza oso presente dago, ilusiozko paisaiak sortuz elkartzen diren irudi biluziekin, intersexualitatearen gaia lantzeko patroi binariotik ihes egiten duten gorputzekin, bakardadeaz, nortasun pertsonalaz eta ekaitz pertsonalez hitz egiten duten gorputzak. Otsailaren 1etik, erakusketa Abandoko udaltegian ikusi ahal izango da.

Lucía Higueras artistaren erakusketa Veleidades da eta olioan egindako zenbait lan bildu ditu, errealismorako joerarekin, erretratuaren presentzia azpimarragarriarekin.

Fuensanta Ruiz Urienen lanetan bere inguruko lekuak irudikatzen ditu, hiriko, itsasoko eta naturako paisaiak. “Une igarokorrak, denborak geldik daudenak, pigmentuen artean harrapatuta, artelanaren eta ikusleen arteko elkarrizketa bultzatzeko”.

Daniel Fernandez Uriarteren pintura bilduma azken lau urteetan egindako lanen aukeraketa da, eta artista material berriekin eta euskarri anitzekin aritu da.

Begoña Aspuru Soloagaren erakusketan barraskiloak, Bilboko itsasadarra eta eraikinekin nahastuta dagoen giza irudia erakusten da. Eta azken pintura erakusketa Moisés Gutiez Nozal margolariak sinatu du.

Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak www.kulturabarrutik.eus webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button