ARTEA

“Expodistrito” ekimenaren edizio berria Bilbon

Bilboko Udaltegiek Expodistrito ekimenaren edizio berria jasoko dute apirilaren erdialdera bitarte. Orotara, lau pintura erakusketa eta argazki erakusketa bat izango dira ikusgai.

Hiruhileko honetarako egitaraua astelehenean, urtarrilak 14,  hasiko da, Yolanda Martinez Sacristanen eta Sandra Dolararen argazki erakusketekin, bai eta Maria Asun Gómez Palacios pintorearen lanekin ere.

Gomez Palaciosek paisaiak pintatzen ditu inpresionismoaren bidetik; lanok Begoñako Udaltegian ikusi ahalko dira.
Bestalde, Dolararen argazkiei dagokienez, emakumeen potretekin osaturiko Retratos de arena erakusketa paratuko du San Frantziskoko Udaltegian. Martinez Sancristan, aldiz, prozesu digitalen bidez, margolanen itxura hartu duten argazkiak jarriko ditu ikusgai Barrainkuako Udaltegian. Hiru erakusketan urtarrilaren 30era bitarte izango dira zabalik.

Otsaileko egitarauaren harira, Maite Piñero Varillas artistak bere pinturak eskegiko ditu Burtsa-Ibaiondoko Udaltegiaren hormetan otsailaren 1etik 14ra arte. Margolan hauetan denboraren igarotzea ageri da: “urtaroen aldaketa, eguna esnatzen denetik gauera arte gertatzen diren argi aldaketak, beroa eta hotza, hezetasuna eta lehortea, haizea eta lainoak…”.

Horretaz gain, hiruhileko honetan, xede solidarioarekin antolatutako bi erakusketa ere bisitatu ahal izango dira: batetik, Viñetas con causa Asier&Javier” umoregile grafikoen  marrazkiekin ondua; eta bestetik, Raquel Rochas margolari bilbotarraren Un cuadro por una vida mejor.

Expodistritorekin loturiko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, sartu kulturabarrutik.net webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button