MUSIKA

The Excitements rhythm & soul taldeak irekiko du Getxo&Blues jaialdia

Gaurtik igandera bitarte, blues doinuez beteko da Getxo, Nazioarteko Blues Jaialdiaren 30. edizioarekin. Aurtengo programazioan, Coco Montoya, Bette Smith, The Excitements eta The Blues Morning Singers izango dira. Getxoko Nazioarteko Blues Jaialdiak hainbat kontzertu interesgarri eskainiko ditu Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan.

Gaur, hain justu, Bartzelonako The Excitements taldearen rhythm & soul indartsu eta itsaskorrarekin programatu da. “Koko Jean Davis abeslari buru duen taldea Memphis, Detroit eta Chicago aldean kokatu izan da eta 50eko hamarkadako azken aldiko R&B bizia nahasten du 60ko hamarkadako Stax soinuarekin”.

Kataluniarren ostean, The Blues Morning Singers Bilboko laukote elektroakustikoa ariko da. “Bere errepertorioak, besteak beste, hauexek hartzen ditu barne: Deltako blues soinu umela, 50eko hamarkadako Chicagoko blues zorroz elektrikoa eta Ameriketako Estatu Batuetako Mendebaldeko Kostako zein New Orleanseko jump blues dantzaldiak”.

Ostiralean, “blues urratzaile eta soul sutsuen erakuslea” den Bette Smith abeslari amerikarraren txanda izango da. “Brooklyngo artista blues panoramaren errebelazioetako bat izan zen iazJetlagger diskoari esker”.

Larunbatean,  Coco Montoya (1951, Santa Monica) gitarra-jotzaile kaliforniarra arituko da. Arrakasta handia eman dioten lanak kaleratu ditu, hala nola, Gotta Mind To Travel,Ya Think I’d Know BetterJust Let Go eta Suspicion.

Kontzertu erraldoiez gain, doako kontzertuak eskainiko dituzte Barney’s Band eta Maraya taldeek, hilaren 20an eta 21ean Algortako The Piper’s Irish Pubeko saioetan. Halaber, Granujas a Todo Ritmo Street Band taldeak kaleko giroa alaituko ditu. Hilaren 21ean eta 22an, Stereosonik elkarteak kontzertuak programatu ditu goizez: The Big Flyers eta Still River taldeak Kirol Portuko ostalaritza terrazetan arituko dira 13:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button