IKUS-ENTZUN

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XXVII. edizioko “Fantrobia Saria” erabakita

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoak XXVII. edizioko Fantrobia Saria Lluis Quilez zuzendari, gidoilari eta ekoizle bartzelonarrari emango dio. Sari horrek genero fantastikoan goraka ari den figura bat aintzatesten du.

FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoak maiatzaren 7tik 16ra ospatuko du 27. Edizioa, eta data hori heldu baino lehen ohiko sariak jakinaraziko ditu. Lehena esaten ari garen hori: Fantrobia Saria.

Jaialdiak zuzendari horri buruz honako datuak luzatu dizkigu: Lluis Quilez 2003an hasi zen bere ibilbide profesionala, El siguiente-rekin, fikziozko bere lehen film laburra zuzendari eta gidoilari gisa. Film labur horrek, bere karrera amaierako proiektu izan zena, nazioarteko 17 sari lortu zituen, besteak beste 2004ko Europako film labur fantastiko onenaren Méliès d’Argent saria. Geroago etorri ziren Sitgeseko Jaialdian estreinatu ziren eta nazioarteko hainbat jaialditan 96 sari lortu zituzten Avatar (2005) eta Yanindara film laburrak (2009). Avatar filmak, 2007an, Akademiako Oscar sarietarako sailkatzea lortu zuen. 2015. urtean estreinatu zen Tribecako zinemaldian bere fikziozko lehen film luzea zuzendari gisa, Out of the Dark (2015), eta, urte horretan bertan, ekoizle gisa hasi zen lanean, Bartzelonan egoitza duen Euphoria Productions sortuz. Ekoizle-zuzendari gisa egindako lehen lana Graffiti film laburra izan da. Sitgesen estreinatu eta saritu zuten nazioarteko 50 sari lortu baino lehen. Titulu horrekin, Quilez Goya 2017 sarietarako izendatu zuten eta FANTen 2016ko edizioan parte hartu zuen.
Aurtengo urtarrilean, bigarren film luzea estreinatu zuen, Bajocero izenekoa eta Netflix-ek ekoitzia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button