ARTEA

Zezenketaren inguruko margolanak ikusgai Iruñean

Diego Ramos Ramirez (Kali, Kolonbia, 1976) pintoreak bere margolanak paratu ditu uztailaren 24a bitarte Iruñeko San Anton galerian.

Pintore kolonbiarra zezenketan da espezialista eta bere lanetan sarritan agertzen den gai hori. Izan ere, Iruñeko Miserikordia Etxeak 2012. urteko zezenketen kartela egiteko eskatu dio.

Artistaren aburuz, zezenketa lantzen duten pintoreak ez daude onartuak gai horren inguruan kalitaterik gabeko zezen asko pintatu direlako. Turistentzat pintatu da: zezenak, kriskitinak eta abanikoetan margotzen diren flamenko dantzariak. Horretaz gainera, haren iritziz, zezenketetako kartelei ez zaie kasu handirik egiten 30eko hamarkadaz geroztik. Sevillako, Iruñeko edo Nimes hirietako plazatan, ordea, detaileak zaintzen dituzte.

Zezenketaren gaiaz gainera, erakusketan San Ferminetako jai giroa islatzen da hainbat margolanetan. Hala, entzierroko irudiak edo udaletxea txupinazo botatzeko unea koadroetan islaturiko beste irudi batzuk dira. Orotara, kalitate handiko 30 bat koadro ikus daitezke, koloretsuak eta trazu soltearekin eginak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button