IKUS-ENTZUN

“Euspot” lehiaketako parte-hartzaile guztiak sariaren zain

Konfinamentuak eta alarma egoerak giro berezia sortu duten arren, 2020ko Euspot lehiaketa oso berezia izan da, eta lan kopuru handia jaso dute antolatzaileek. Aurtengo edizioko gaia hau izan da: Zer dago jazten dogunaren atzean?

Parte-hartzaileek gai horren inguruko kontzientziazio kanpaina baterako euskarazko spot-a sortu dute, 20-30 segundo ingurukoa. Eta erantzuna ez da makala izan: guztira 51 lan aurkeztu dira, Euskal Herriko leku askotatik jasota:  Gasteiz, Irun, Eskoriatza, Durango, Tolosa, Berriozar, Azkoitia, Ordizia Ibarra, Hernani, , Getxo, Bilbo, Aretxabaleta, Eibar, Txantrea, Zizurkil, Gueñes,… Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan.

Atzora arte publikoaren saria erabakitzeko botoak emateko garaia izan da (500 euro), eta maiatzaren 28an, osteguna, egingo da sari banaketa ekitaldia eta orduan jakingo dira irabazleen izenak.  Spotik onenak 1.000 euro eskuratuko ditu.

Aretxabaletako Udalak, Mondragon Unibertsitateak, Arteman Komunikazioak enpresek eta Arizmendi ikastolak antolatzen dute Euspot lehiaketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button