BESTELAKOAK

“Euspot”, euskarazko spot lehiaketaren IV. edizioa

Aretxabaletako Udalaren, Mondragon Unibertsitatearen eta Arteman Komunikazioa Elkartearen sustapenarekin antolatu da Euspot, euskarazko spot lehiaketaren IV. edizioa. Lehiaketaren helburua euskarazko sormena bultzatzeaz gain, publizitate arloan euskararen erabilera hedatzea da.

Joan den urteko arrakastaren ostean, aurtengo edizioaren helburua spot lehiaketa kontsolidatzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea da. Antolatzaile batzordetik nabarmendu nahi da, aurten ere, gazteenek aukera izango dutela lehiaketan parte-hartzeko, eta horretarako harremanak sustatu dira zenbait ikastola eta eskolarekin.
Gainera, Mondragon Unibertsitateak bere ikasketa curriculumean spoten gaineko ikasgaia sartu du, eta Arizmendi ikastolako zein Kurtzebarri eskolako DBHko ikasleek lehiaketan parte hartu ahal izango dute.

Aurtengo edizioaren gaia autoak eta pertsonak (elkarbizitza orekatua) izango da. Lehiaketa irekia da, eta edozeinek har dezake parte.

Lanak apirilaren 24a baino lehen aurkeztu beharko dira www.euspot.eu webgunean, eta sari banaketa ekitaldia maiatzaren 7an egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan. Euspot lehiaketak 2.250 euro banatuko ditu sarietan, eta spotik onenak 1.000 euro hartuko ditu.

Informazio guztia aipatutako webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button