BERTSOTAN

Bihar Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Iruñean

Bihar, apirilaren 24an, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 29.edizioa egingo da. Arratsaldeko 19:00etan hasiko den txapelketa, 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat egina da.

10 bertsolari gaztek hartuko dute parte: Joanes Illarregi (Leitza), Xabat Illarregi (Leitza), Alai Arozena (Leitza), Manex Mailharin (Berriozar), Maddapen Lopez (Lesaka), Uxue Mesa (Lesaka), Ekhiñe Zapiain (Bera), Idoia Granizo (Altsasu), Ekain Alegre (Altsasu) eta Aitziber Grados (Altsasu).

Lehen bi postuak eskuratzen dituztenek Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalerako sailkatzea lortuko dute. Euskal Herriko finala eta festa ekainaren 27an izango da, Orion.

Eskolartekoaren antolatzaileak Nafarroako Bertsozale Elkartea eta Ikastolen Elkartea dira, Zaldiko Maldiko elkartearen laguntzarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button