MUSIKA

Euskorleans Dixie Band-en emanaldiarekin hasiko da Markina-Xemeingo II. Jazzaldia

Markina-Xemeingo II. Jazzaldia uztailaren 20, 21 eta 22an egingo da, baina gaur, Euskorleans Dixie Band-ek kontzertua emango du laster etorriko den jazz jaialdia aurreratzeko, zeina Musika, mundua, herrira. Herria, harria mundura lelopean egingo den.

Antolatzaileen aburuz, “gure asmoa Markina-Xemeinera kalitatezko taldeak ekartzea da. Bereziki kontutan izango dugu Euskal Herriko jazz taldeen parte hartzea eta baita oholtza gaineko emakumeen presentzia ere”.

Hala, gaur bertan, Euskorleans Dixie Band udalerriko Alde Zaharreko kaleetan barrena arituko da euskal kantu tradizionalak New Orleans hiriko estiloekin fusionatzen.

Uztailaren 20tik 22rako asteburuan egingo dira jazzaldiko kontzertu nagusiak. Hala, 20an, Uhagonen, 20:00etatik aurrera, Dr Maha’s Miracle Tonic talde bizkaitarrak western swing, rhythm and blues doinuak zabalduko ditu.

Hilaren 21ean, Uhagonen, 20:00etan, Charlie Parker jazz musikari mitikoa omenduko dute Charlie Parker With Strings ikuskizunaren bidez, zeina Roberto Pacheko musikariak zuzenduko duen. “Taldekide batzuk Euskadiko Orkestra Sinfonikoko eta Musikene zentroko musikariak dira”.

Azkenik, igandean, hilak 22, Arkupe Aurrean, 12:30ean, Asturias aldeko Maraya Zydeco Trio taldeak blues eta zydeco erritmoak joko ditu.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button