MUSIKA

Euskatalites eta Sustraians Revue taldeek joko dute Gernikako Rudelari Egunean

Larunbatean, VII. Rudelari eguna egingo dute Gernikan; Gerniska Rudelari Elkarteak egun osoko egitaraua prestatu du, rudelarien gozamenerako.

Programa 13:00etan hasiko da, Poteo Sound System-arekin.  Gero, Astran, bazkaria izango dute. Arratsaldean, 17:30ean, Astrako lehen solairuan, dokumentala pantailaratuko dute: Sound Of Roots. “Reggaearen historiari errepaso bat egiten dio dokumentalak, batez ere Euskal Herrian. Potato taldeak 80ko hamarkadan ekarritako Euskadi Tropikal kontzeptuarekin hasten da filma, eta egungo eraginaren bilakaerara iritsi arte. Josu Zabala, Roberto Moso, Green Valley edo Zartako-k dira dokumentaleko partaideetako batzuk”.

Emanaldiaren ostean, Arima tabernan, Mendo JR. disko-jartzailea arituko da. Azkenik, gauean, 20:00etatik aurrera, kontzertuak izango dira Astran: Euskatalites (ska, rock steady, reggae) eta Sustraians Revue (Early reggae, Jamaican hits).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button