LITERATURA

“Eztabaidak Literaturarekin” zikloan, thrillerra ardatz

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak Literaturarekin zikloaren beste emanaldi bat egingo du gaur, hilak 15. Oraingoan thrillerra izango da hitzorduaren ardatza, eta horretaz mintzatzeko Mikel Santiago, Ibon Martin eta Alicia San Juan bilduko dira eztabaidan.

19:00etan hasiko den ekitaldian hurrengo gaiak jorratuko dira: generoan politikoki zuzena dena inposatu ote den, serieko hiltzailearen figura zaharkitua ote dagoen eta distopia momentuko gaia ote den.

Mikel Santiago ordenagailu artean ez dagoenean, idazten eta gitarra jotzen aritzen da bere blues-rock bandarekin. Tremore Beach-eko azken gaua bere lehenengo lan literarioa fenomeno bihurtu da argitaratu baino lehenagotik, eta Stephen King, Joël Dicker eta John Connolly intrigazko eleberriaren maisu direnekin alderatu izan dute.

Ibon Martinek Izenik gabeko harana eleberriarekin hasi zuen bere ibilbidea. Ondoren, Iratiko Oihanaren inguruko mito eta elezaharretan girotutako lau liburuz osatutako serie bat argitaratu zuen: Isiltasunaren itsasargia, Itzalen fabrika, Azken akelarrea eta Gatzezko kaiola.

Alicia San Juan, kazetaritzan lizentziaduna, bere karreraren zati bat irratian eta telebistan garatu zuen Radio Euskadin, eta bertan kultura arloko programak, magazinak eta tarteak egin eta editatzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button