IKUS-ENTZUN

Euskarazko zinema sustatzeko, Film Laburren Gidoi Lehiaketa

Zinea.eus plataformak I. Film Laburren Gidoi Lehiaketa jarri du abian, talentu berriak eta zinema egiteko modu berriak bultzatzeko, lengoaia zinematografiko berriak lantzen dituzten egileak bilatzeko, eta euskarazko zinema sustatzeko helburuz.

Lehiaketa hau nondik sortu den azaltzeko orduan honako arrazoiak eman dituzte antolatzaileek:  gidoiaren idazketa saritu eta egileari laguntzeko; gidoilariari lehen erreakzioa eta idazketa hobetzeko; lehen finantzaketa-iturria izateko; eta ikusgarritasuna eman nahi diete aukera baten bila dabiltzan edota euren ideia aurrera eraman ahal izateko bultzada bat behar duten gazteei.

Parte-hartzaileak 18 eta 30 urte bitartekoak izan behar dute, eta euskaraz egingo dituzte proposamenak. Hau da, euskaraz beharko du izan aurkeztutako gidoia eta, lehiaketa irabaziz gero konpromisoa hartuko dute proiektuaren filmaketa ere euskaraz izan dadin.

Laneko gaia askea izango da, eta gehienez, 20 orrialde izan beharko ditu, eta ezin da izan dagoeneko filmatu den film labur baten bertsioa.
Gidoiak bidaltzeko epea ekainaren 30ean itxiko da, info@zinea.eus helbidera igorri behar dira Emaitzak uztailean agertuko dira Zinea.eus webgunean.

Bete beharreko baldintza guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button