IKUS-ENTZUN

Euskarazko zinegintza bultzatzeko, “Laburbira”

Laburbirak euskarazko zinemagintzari sekulako bultzada ematen dio beti, eta 2020an, XVII. edizioa beteko du helburu zehatz batekin: “sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako zineaz gozaraztea”. Horrexegatik, sortzailea bazara eta zure lana aurkeztu nahi baduzu parte-hartzeko biderik errazena online bidezko fitxategia betetzea da abenduaren 13a baino arinago. Hurrengo Laburbira 2020ko martxoaren 9tik eta apirilaren 8ra bitartean izango da. Iazko edizioan, besteak beste, New Yorken, Londonen eta Parisen ikusi zituzten Laburbirako filmak.

Parte hartu nahi baduzue adi honakoei: 2017tik hona ekoiztutako fikziozko lanak izan behar dira, gehienez 20 minutukoak.  Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan: publiko guztientzako lanak izan daitezela; sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka mantenduko da; sortzaileen lurraldetasun eta genero; eta genero ikuspegia. Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak…

“Halaxe jarraitzen du Laburbirak, mugimenduan, gure lurrotan zein Euskal Herritik kanpo, euskarazko zinegintzan sortzen ari denaren dosi txikiak zabalduz. Duela hiru urtetatik edozein sortzailek bidali ahal digu bere lana, Laburbirarako aukeraketan parte hartzeko. Urte osoan zehar jasotzen ditugu jendeak bidalitako lanak eta abendua-urtarrila inguruan egiten da film horien guztien arteko aukeraketa; hortik ateratzen dira zirkuituaren bidez zabaldu eta erakutsiko diren lanak”.

Laburbirari buruzko datu guztiak, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button