BESTELAKOAK

Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza

Udako Euskal Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko hiru diru-poltsaren deialdia zabaldu du.

Unibertsitateko edozein jakintza-arlotakoa izan daiteke landu beharreko gaia: antropologia, antzerkilaritza, arkitektura, artea, bertsolaritza, ekonomia, filosofia, fisika, glotodidaktika, historia, hizkuntzalaritza, ikasketa klasikoak, informatika, itzulpengintza, kazetaritza eta komunikazioa, kimika, fisika, klimatologia eta meteorologia, literatura, matematika, musika, natur zientziak, osasuna, pedagogia, psikologia, sexualitatea, soziologia, soziolinguistika, zuzenbidea, kultura-gaiak, folklorea eta gastronomia. Baina beste unibertsitate-arlo batzuk ere onartuko dira (ingeniaritza, filologia, geografia…).

Deialdi hau “autore ororentzat dago zabalik, baina orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnen lana sustatu nahi da batik bat, autore unibertsitarioen esparrua ahalik eta modurik zabalenean egituratzen joan dadin, idazle arituen lanari gazteena gehitu dakion. Hartara, bereziki baloratuko dira hala autore gazteen lan-proiektu indibidualak nola talde-proiektuetan autore gazteak integratzeko ahaleginak”.

Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez 12 hilabetekoa izango da, eta bakoitzaren diru-zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da.

Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea ekainaren 15etik urriaren 3ra arte egongo da zabalik, biak barne.

Bete beharreko baldintza guztiak hemen irakurri ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button