ESZENA

Euskarazko umore zikloa, Iruñean

Nafarroako Antzerki Eskolak Irriziklo Bederatzi 2017 euskarazko umore zikloa hartuko du otsailaren 8an, 15ean eta 23an, eta martxoaren 1ean eta 15ean. Hitzorduetan barrez lehertzeko arrazoi bat baino gehiago topatuko ditu ikusleak.

Zikloak bihar bertan zabalduko ditu bere ateak Bilboko Maskarada konpainiaren sortzailea eta Tartean konpainiako Mikel Martinez aktorearekin. Antzerkigile bilbotarrak Denboraren Korapiloak izeneko lana eszenaratuko du. Lan bitxia, alajaina: “Ion Tichy pilotu intergalaktiko berezi xamarrak zurrunbilo grabitazional bat zeharkatu du bere bidaia luze eta bakarti horietako batean. Horrek errealitatea bikoiztu du, iragana eta etorkizuna orainarekin korapilatuz”.

Datorren astean, otsailak 15, asteazkenez, Tdiferencia taldeak Bi ero diskotekan obra egingo du. “Bi emakume barrezka ari dira afterhour bateko azotean. Animalia-estanpatuzko minigonetan eta takoi jasanezinetan bildurik, gerriko paxa itogarri bat daramate ezkutuan. Nerabe bat iritsi ondoren, zerbait gertatuko da…”

Hurrengo zitak honakoak izango dira: otsailaren 23an, Irri Par Txou; martxoaren 1ean, Eltxoak eta Sarean kateatuak lanak; eta martxoaren 15, Bizitzaren egiak eta Euskara batua. Mito ala egia? obrak.

Informazio guztia hemen topa dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button