MUSIKA

Euskarazko sorkuntza sustatzeko xedez, “Sormen Beka Da”

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak Sormen Beka Da abian jarriko dute bigarren urtez. Ohi legez, egitasmoaren helburua “euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei  bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da”. 2019an, bultzatuko den diziplina musika izango da. 15.000€ banatuko dira eta irailaren 21ean amaituko da lanak entregatzeko epea.

Sortzaile berrientzat (18 urtetik gora) jarri da martxan aurtengo beka (lan bakarra izan dezake kaleratuta, CD, Maketa, online formatuan). Sorkuntza  prozesua eta lan hori plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu, eta lan irabazlearen berri 54. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da. beste askotan bezala, urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko, eta 55. Durangoko Azokan (2020an) erakutsiko du emaitza.

Oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button