ESZENA

Euskarazko sorkuntza eszeniko guztia, Azpeitian

Euskarazko antzerkiak Azpeiti herria hartuko du osoki azaro osoan, Euskal Antzerki Topaketen XXXVI. edizioari esker. Soreasun, Gaztetxean, Sanagustin Kulturgunean eta Udaletxean izango dira programatu diren ikusgarriak.

Aurten programazioak berezitasun bat ekarri du: 1766ko gariaren matxinadaren inguruko herri antzerkia. Herritarren historia, herritarrek sortua eta herritarrek taularatua.
Horrez gain, hamabost lan eskainiko dituzte Euskal Antzerki Topaketek. Hala, Xake Produkzioak taldearen Lur lanarekin zabalduko da programazioa bihar bertan, azaroak 1, Soreasu Antzokian. ATX Teatroak bere azken lana aurkeztuko du, 7ak Bat satira eta sarkasmo handiarekin. Borobil Teatroak  bere azken pieza eskainiko du, Roman eta Julieta, Iñaki Rikarteren testuarekin.

Horiez gain, Hika Teatroaren Txarriboda, Pez Limboren Óxido, Ados Teatroaren Dublindarrak, Piszifaktoriaren Takoidun zapata gorriak, Eromen Produkzioak-en Elurra,  edota Argia & Artedramaren Martin Zalakain lanak ikusteko parada egongo da, besteak beste.

Ziklo berezia, Antzerki Alternatiboa izeneko ekimena ere abiatuko da azaroaren 22an, Tomiris (ATX Teatroa) eta Agur eta Dolore (Kamikaz Kolektiboa) lanekin.

Azaroaren 5eik 9ra Sormen astea programatu da, eta hor Oier Guillan eta Jabi Barandiaran bikoteak tailer bat emango dute. Eta Mujeres en escena izeneko mahai-ingurua ere antolatu da.

Egunez eguneko programazioa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button