IKUS-ENTZUN

Euskarazko lehenengo serie digitala grabatzeko ideiarik onenak

Euskaraz eta puntako teknologia erabiliz egingo den lehenengo serie digitala grabatzeko ideia hoberenak bildu dira ikus-entzunezko berrien laborategia den Next Station proiektuan.

Dagoeneko erabaki dute zeintzuk diren proiektu berrien sortzaileak. Aukeratutakoak Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojo ko-zuzendariak, eta Andoni Imaz eta Kepa Errasti dira. Lau gazte sortzaile horiek hasi dira jadanik euren proiektuetan lanean, eta martxoaren 26tik 29ra prestakuntza ibilbide berritzailea hasiko dute Bilboko BBFn, Bizkaiko Berrikuntza Faktorian.

Amaitu ondoren, aukeratutako hiruetako batek bere ametsa bete ahal izango du: EITBn eskainiko den, nazioarteko jaialdietan ikusi ahal izango den eta, Netflix edo HBO bezalako VOD plataformatan sartu ahal izateko nazioarteko merkatura ere zabalduko den euskarazko seriea errodatzea.

Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojo, biak ere 1996an jaiotako donostiarrak, umetatik dira adiskideak. Euren webseriearen ideia, “aniztasunak eskaintzen duen aberastasuna erakustea da, koman dauden lau gaixoren eta beraien familien artean ezartzen diren harremanen bitartez: bikote gor-mutua, bikote ijitoa, bi amek osatutako bikotea…”

Andoni Imazek (Zumarraga, 1996) aurkeztu duen proiektua gazte euskaltzaleentzat dago pentsatuta. Errealitatearen eta fikzioaren artean, musika taldea osatu nahi duten unibertsitateko bi adiskideren gorabeherak kontatzen ditu.
Kepa Errasti (Aretxabaleta, 1981) hamar urte baino gehiago daramatza antzezle eta gidoilari gisa lanean eta antzerki lan askotan hartu du parte. Bere proiektua seme-alaba bat izan nahi duten zortzi pertsonaiaren, lau bikoteren, istorioa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button