ESZENA

Euskarazko lanen zain Getxoko “Antzerki Jardunaldietan”

Getxoko Kultur Etxeak 34. Antzerki Jardunaldietako antzerki arinaren atalean izena emateko epea zabaldu du. Lanak gaztelaniaz zein euskaraz izan daitezke, eta euskarazkoei lehentasuna emango zaie. Horrezaz gain, genero parekotasuna aintzat hartuko da, bereziki zuzendaritzari eta dramagintzari dagokienez.

Taldeek eta profesionalek ekainaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren obrak. Jasotako proposamenen artean hamar hautatuko dira eta horiek urriaren 7an eta 14an antzeztuko dira Algortako Kultur Etxean.

Aurkeztutako lanek gutxienez 15 minutu iraun behar dute eta gehienez, 20. Testuak ezin daitezke beste lan batzuen moldaketak izan. Halaber, ezinbestekoa da antzezlanak proposatutako lekuari egokitzea. Bertan ez da soinu eta argiztapen sistemarik egongo (partaideek elementu horiek jarri ahal izango dituzte, baldin eta konplexuak ez badira). Aukeratutako antzezlan bakoitza hiru aldiz antzeztuko da egun berean.

Informazio orokorra eta parte hartu ahal izateko arauak webgune honetan daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button