MUSIKA

The Sparteens twist taldeak bere lehenengo diskoa aurkeztuko du ostiralean

Grandes éxitos de ayer diskoak talde euskaldun eta frantses askoren arrakastak biltzen ditu. Sllipepery Twist Orkestraren laguntzarekin grabatu dute eta God Save the Queen, Jo ta ke, Zoom zoom zang edo Txus abestien bertsioak egin ditu The Sparteens-ek, besteak beste.

Iparraldeko taldeak 60ko hamarkadako giroa, estiloa eta orduko moldaketak bilatzen ditu. Yeye eta twist musika berreskuratu eta punk edo metal abestien bertsioak egiten ditu.

 

 

Bere lehenengo diskoa ostiralean aurkeztuko duten arren, salgai dago jada GOR diskoetxearen webgunean.

GOR diskoetxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button