Nontzeberri

Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak

Azkue Fundazioak eta Xarek, Durangoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak antolatu dituzte. Iruñean urriaren 29an antolatu ziren Sarean Euskaraz izenpean, eta orain, Gasteizera eta Donostiara ere iritsiko dira datozen asteetan. Aste honetan bertan, urriaren 31n, Durangora helduko da ekimena.

Durangoko Landako Gunea, Plateruena Kafe Antzokia eta Zugaza Zinema Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berrien gune garrantzitsu bihurtuko dira urriaren 31n. Azkue Fundazioak eta Xarek berak antolatutako jardunaldia da hau; IKTen alorrean eta, oro har, kultura digitalaren esparruan euskararen erabilera sustatu nahi duen egitasmoa: Xare.

Diogun bezala, Durangon egingo da ostegunean, urriak 31. Bertan, Batxilergoko 1go mailako 450 gaztek hartuko dute parte hiru gune ezberdin, sei proiekturen aurkezpen, bi hitzaldi eta zortzi lantegi praktikotan. Bertan, musika sortu, nahastu eta zabaltzeko aplikazioak; Bideomappinga; AppInventor; Errealitate birtualera hurbilpena; Wikipedia; Arduino edota 3D inprimagailuak jarriko dira gazteen esku euren erabileran sakontzeko asmoz.

Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak Gasteizen eta Donostian ere izango du segida azaroaren 27an eta abenduaren 17an, Oihaneder Euskararen Etxean eta EHUko Gipuzkoako Campusean.

Informazio guztia: Azkue Fundazioa

Exit mobile version