MUSIKA

Musika eta gastronomia bateratzen ditu “Barruan” jaialdiak

Barruan festibalak musika berrien eta gastronomiaren uztarketa proposatuko du Bilboko hainbat tokitan, urriaren 3tik 6ra bitartean, eta hala, musikak, dantzak eta janariak bat egingo dute, sukaldariak eta artistak lankidetzan aritzen diren bitartean.

Jaialdia hainbat tokitara hedatuko da. Hala,  Azkuna Zentroan musika eskaintza kokatuko da, eta Muelle kontzertu-aretoaren nahiz Alde Zaharreko Arkeologi Museoaren laguntza jasoko du. Beste aldetik, Txoko Bilbao estreinatuko da eszenatoki gisa, Amoranteren eta Dando la Brasaren eskutik egingo den kontzertu-bazkarirako. Atal gastronomikoan, bestalde, Barrenkaleko Txoko Nordisk txokoa eta Bilboarte espazio berriak izango dira.

Musikari erreparatzen badiogu, “programaren lehen musika-aurrerapenak apustu eklektikoa berretsi du, non abangoardiako musika nagusi izango den”.
Hala, musika-kartela osatuko duten artista batzuk honakoak dituzue: Soledad Velezen synth-pop estiloa, Polynation bikote elektroniko holandarra, Los Voluble ikus-entzunezko collage elektrikonikoa; Crudo Pimentoren unibertso hipnotizatzaile berezia; Amorante; Bronquio; Ruiseñora bikotea, Deva gaztea, eta Los Manises taldea.

Aurten gainera, Barruan jaialdiak eskaintza gastronomikoa handituko du, eta horretarako kontzertu-bazkariak eta showcooking-ak antolatu ditu.

Informazio guztia www.barruan.net webean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button