BESTELAKOAK

“Dantzazaleak” erakusketa Gernikan ikusgai

Dantzazaleak Iñaki Andres argazkilariak egindako argazkien erakusketa da. Aiko taldearen bultzadatik sorturiko Dantzaldi Ibiltaria proiektutik pasa diren 2.000 dantzazaleren argazkiz osatuta dator erakusketa. Gernikako Kultur Etxean jarrita dagoen erakusketa azken egunetan dago (urtarrilaren 10ean amaitzen da).

Iñaki Andres argazkilariaren objektiboak hartutako Aikoren filosofiaren esentzia erakusten duen erakusketa honek Bilbo, Donostia, Sopela eta Markina bisitatu ditu, eta orain Gernikan da.

Argazkilari honen lanak dantzarien eta dantza zaleen arteko lotura erakusten du. Gainera, azken sei urteetan zehar beren ikastaro eta tailerretan parte hartu duten ia bi mila parte hartzaileei omenaldia eskaini nahi dio Aikok erakusketa honekin.
Argazkiek Aikok Dantzaldi Ibiltaria ikasketa tailerra abian jarri zueneko ikuspegia laburbiltzen dute, herri kulturara modu naturalez gerturatuz, herrietako plazak dantzan konkistatu dituzten publiko berria protagonista dela. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button