Nontzeberri

Euskarazko ikuskizunez gozatzeko aukera izango da datozen egunotan Iruñean

Hala, bihar bertan, abenduaren 21ean, Mendillorriko Civivoxak  Inondik inora , Benetanbe konpainiaren ikuskizuna hartuko du, arratsaldeko 18:00etan. Bertan,postari batek bere lanbidean dituen gorabeherak kontatzen dira:

“Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez”.

Eta bestetik, bigarren proposamena, Milagrosako Civivoxak hartuko duen magia ikuskizuna izango da. Itzal Magoaren eskutik, Magiazko lotura ikuskizuna eskainiko da, datorren abenduaren 23an, 18:30etatik aurrera.

Bertan, Itzal magoak, bere esperientzia magikoak, magiaren hastapenak eta mago gisa nola garatu zen kontatuko du: tontakeriekin lotutako  anekdotak ez ezik,  magiara lotutakoak ere kontatuko ditu; maitemindu zituen jolas magikoak,  eta jolas horien erruz  mago bilakatu zeneko istorioak ere.

Gainera, Iruñeko Eguberrietako programa musikaz beterik dago. Abenduaren 30era arte hainbat taldek girotuko dituzte kaleak, eta kontzertuak elizetan, Gayarre Antzokian eta Baluarte auditorioan.

Informazio guztia duzue, iruñakulturada webguneko agendan.

Exit mobile version