MUSIKA

Bilboko Kafe Antzokia prestatzen ari da bere Aste Nagusia

New York Ska Jazz Ensemble taldearen ostean, hurrengo egunean, emakumezkoek egindako rocka entzungo da. Batetik Vinila Vinila Von Bismark eta Las Culebras, Nafarroako lau neska rockzale.
Asteazkenean, abuztuaren 25ean, doinu bero eta retroak izango The Cherry Boppers eta Kataluniako The Pepper Pots taldeekin. Lehenengoek ibilbide bikaina egin dute Europako hainbat areto eta jaialditan. Katalanak, berriz, rocksteady, ska, eta soul egiten duten hamar lagun dira.
Abuztuaren 26an We Are Standard talde getxoztarra hurbilduko da Bilboraino. Bilbon denboraldi batez jo gabe izan dira eta euren rock dantzagarriarekin mugiaraziko gaituzte. Eurekin Basauriko Simca taldea arituko da.
Azkenik, abuztuaren 27an Zarama talde mitikoa igoko da oholtzara.
80ko urteen hasieran euskaraz kantatzen zuen Bizkaiko rock talderik garrantzitsuena osatu zuten santurtziarrek.

Bilboko Kafe Antzokiak bidalita
Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button