IKUS-ENTZUN

Euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzeko helburuz

Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaren bidez, eta euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzeko helburuz, Tabakalerak 2deo proiektua martxan jarriko du. Datozen hilabeteotan emango da argitara proiektua, eta hasierako fasea Iban Arantzabalek koordinatuko du.

Ekintzaileen hitzetan, “Gaur egungo gazteek gero eta ikus-entzunezko produktu gehiago kontsumitzen dituzte, eta euskararen etorkizuna bermatu nahi badugu, gure hizkuntzak lekua egin behar du esparru horretan. (…) euskarak leku hobea izango du ikus-entzunezko eduki berrien eremuan. Eta, ahalegin horretan, 2deo-k funtsezko zeregina bete behar du, edukiak sortuz eta euskarazko ikus-entzunezkoen ekosistema dinamizatuz”.

Iban Arantzabalek (Elgeta, 1975) zuzenduko du 2deo laborategia martxan jartzeko prozesua. Arantzabalek berak koordinatu du hausnarketa-aldia euskarazko ikus-entzunezkoen sektorearekin batera, eta horri esker diseinatu ahal izan da proiektua.

2deo sustatu duten eragileek azaldu dutenez, egokitzapen-lanak urte amaieran hasiko dira. “Datorren martxorako laborategia erabilgarri egotea espero dugu, eta ikasturte hasierarako hainbat arlotako lehen deialdiak egiteko moduan egongo gara”, azaldu du 2deoren arduradunak.

“Zinema eta ikus-entzunezkoak Tabakaleraren ardatz nagusietakoak dira dagoeneko, eta 2deo laborategia Donostiako Zinemaldiarekin, Euskadiko Filmategiarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera osatzen dugun egitasmoa aberastera dator”, azaldu du Edurne Ormazabal, Tabakalerako zuzendari nagusiak.

Hemen duzue horren gaineko informazio zehatza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button