Nontzeberri

Euskarazko ikerketa sustatzeko, Jose Antonio Loidi Beka 2020

Irungo Euskara Sustatzeko Ekintza Planak, euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea du helburu. Eta horren barruan, Irungo Udalak euskarazko ikerketa sustatzeko eta Jose Antonio Loidi jakintsua omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deia egin du.

Hortaz, Jose Antonio Loidi Bekak diruz laguntzen diren ikerketa esparruak Jose Antonio Loidik bere bizitzan zehar landutako hauek dira: antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasun publikoa, hidrologia eta botanika.
Beka, norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bekaren zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko da, eta originala eta argitaratu gabea izan behar da. Bekaren iraupena gehienez 12 hilabetekoa izango da, beka adjudikatzen den egunetik hasita.

Eskariak eta gainerako agiriak aurkezteko epea urriaren 2ra arte egongo da zabalik.

Baldintza eta betebeharreko guztiak hemen dituzue.

Exit mobile version