BERTSOTAN

Euskarazko eta arabierazko ahozko bat-batekotasunaz

Gaur, Iruñeko Kondestable Jauregian, Maialen Lujanbiok eta Latifa Laaroussiak mahai-inguru batean hartuko dute parte 19:00etatik aurrera, euskaraz eta arabieraz egiten diren ahozko bat-bateko tradizioez mintzatzeko. Emanaldia Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Gizarte Institutuak antolatu du, Mintzola Ahozko Lantegiarekin elkarlanean.

Maialen Lujanbio bertsolariak eta Latifa Laaroussia ayllus deritzon adierazpideko inprobisatzaileak emanaldia eskainiko dute: Kanta ezan eta kantatuko dinat. Jarraian gauzatuko den mahai-inguruan hartuko dute parte biek, gaian aditu diren ikertzaileekin batera: Euskal Herriko Unibertsitateko Asier Barandiaranek emango ditu azalpenak bertsolaritzari dagokionez eta ayllus kantu inprobisatuari buruzkoak Nafarroako Unibertsitateko Sarali Ginstburg ikertzaileak eskainiko ditu.
Egungo bertsolari txapelduna Latifa Laaroussiarekin ariko da kantuan. Marokoko Chefchauen herrian jaio zen Laaroussia. Umetatik kanturako zaletasuna zuen arren, aitaren debekuaren ondorioz, jendaurrean kantuan egiteko bere ametsa egia bihurtzeko pixka bat itxaron behar izan zuen. Hainbat disko aterata ditu eta Marokoko telebistan ere agertu izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button