ESZENA

Euskarazko adierazpen artistiko garaikideko erakusketa, Iruñean

Hil osoan zehar, Iruñeko Kondestable, Mendillorriko eta Iturramako Civivoxetan eta Ziudadelako Mistoen eraikinean, euskarazko adierazpen artistiko garaikideko erakusketa, Garaikide 2020 izeneko jaialdia, burutuko da.

Bihar, otsailak 4, abiatuko da ekimena, 19:30ean, Kondestable Civivoxeko areto gotikoan, IbonRG eta Itxaro Borda bikoteak osaturiko Buztinezko etorkizuna izeneko emanaldiarekin. Ibon Rg sestaoarrak sintetizadorez egindako musikaren doinupean, Itxaro Borda Baionako idazleak testuak irakurriko ditu.

Aste honetan ere, badago zertaz gozatu. Otsailaren 6an, osteguna, 19:30ean, eta Iturrama Civivoxeko areto nagusian, Ma kolektiboak Lua Kastore egingo du. “Lua antzinako arte martzial hawaiarra da; aurkariaren hezurrak haustea du oinarri. Kastorea urtegiak eraikitzen dituen animalia karraskaria da; uholdeak kontrolatzen lagundu eta hondakinak errekatik ateratzen ditu. Lua Kastore gutariko edonor izan daiteke; kalerako oinetakoak jantzi eta etxeko ate aurrean gelditu den edonor.”

Ekimena honako saioekin osatuko dute: Natura eta dardara, Idoia Zabaleta (otsailak 11), Högeitavåt, Iñigo Astiz eta Mikel Ayerbe (otsailak 13), Irekieraren estetika: mugak lausotuz, Leire Urbeltz eta Iturrama Institutuko ikasleak (otsailak 18), eta Nerea Erbiti & Eskola Ergatiboa (otsailak 20).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button