BESTELAKOAK

Euskaraz modu naturalean, Berbagunean

Berbagunearen zazpigarren edizio hau Azkuna Zentroko atarian egingo da azaroaren 27an, 09:30etik 19:30era. Gaur, aurtengo edizioa aurkeztu dute bertan, Koldo Narbaiza Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza zinegotziak, Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara zuzendari nagusiak eta Aitziber Olabarrieta Berbaguneko koordinatzaileak.

Euskaldunen eta euskara ikasten ari diren pertsonen arteko topaketa den aurtengo Berbaguneak Euskaraldiarekin bat egingo du. Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da. Hori dela-eta Berbagunea programatu da, hilaren 27an, Azkuna Zentroan, eta Euskara euskaraz partekatzea lemapean, euskaraz jakin eta hitz egiten dutenak zein euskara ikasten ari direnak, gazte zein zahar, bilduko dira geure hizkuntza modu naturalean eta esparru guztietan erabiltzeko asmoz, “Bilbon euskaraz bizi dadin, bertoko hizkuntza nagusia izan dadin”.

Berbagunearen helburua “euskara ikusgarriagoa egitea da, eta hizkuntzaren eguneroko erabileraren garrantzia azpimarratzea. Gure hizkuntzaren sustapenean laguntzea. Horretarako, egun oso batean, adin eta egoera guztietako pertsonak mahai baten inguruan eseriko dira euskaraz hainbat gairi buruz berba egiteko: kultura, kirola, aisialdia, sare sozialak… bide batez euskararen erabilera bultzatuz Bilbon”.

Betiko lez, aurreko urteko jende kopuruaren langa gainditu nahi da aurten ere, eta horrexegatik “Berbaguneak euskaraz ulertzeko eta berba egiteko gai diren 1.000 pertsona baino gehiago bildu nahi ditu”.
Jarduera egun osoan izango da Azkuna Zentroko atrioan, lau txandatan. Txandak ordu eta erdikoak izango dira, 09:30etik 19:30etara bitartean. Goizekoan batxilergoko eta DBHko ikasleak bilduko dira, bai eta  Bilboko Euskaltegietan euskara ikaste dabiltzanak ere. Horiez gain, mahaietatik, kultura, gizarte, ekonomia, kirol eta politika-arloko pertsona ezagunak pasatuko dira.

Modu berean, herritarrak ere gonbidaturik daude. Eskatzen den baldintza bakarra euskaraz hitz egitea eta hitz egiteko gogoa edukitzea da. Berbagunean parte hartu nahi izanez gero: 944162472 telefonoan edota berbagunea@gmail.com helbidean eman dezakezue izena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu