LITERATURA

Euskaraz idatzitako literatura-lanen itzulpenak saritzeko deialdia

Etxepare Euskal Institutuak eta Laboral Kutxak euskaraz idatzitako literatura-lanen itzulpenak saritzeko deialdia egin dute. Hautagaiak aurkezteko epea ekainaren 26ra arte egongo da zabalik.

Sari horretara nazioarteko itzultzaile eta argitaletxeak aurkeztu daitezke. Horretarako honakok hartu beharko dira kontuan: aurkeztutako liburua jatorriz euskaraz idatzitako eta argitaratutako literatura-lan baten itzulpena izatea, eta itzulpen hori 2019. urtean argitaratutakoa izatea.

Epaimahaia, itzulpengintzaren arloko, Etxepare Euskal Institutuko eta Laboral Kutxako hainbat ordezkarik osatuko dute, eta horiexek 4.000 euroko sari bakarra emango dute, itzultzaileak eta argitaletxeak erdibanatzekoa. Era berean 2.000 euroko laguntza jasoko dute irabazleek saria jasotzera Euskal Herrira etortzeko edota literatura-lana argitaratu den herrialdean sustapen lanarekin (aurkezpenak, publizitate kanpainak, etab.) jarraitzeko.

Sari banaketa ekitaldia Itzultzaileen Nazioarteko Egunaren inguruan (irailak 30) egingo da.

Jakingarri guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button