IKUS-ENTZUN

Euskaraz egingo den lehenengo serie digitala

Euskal ikus-entzunezko ekoizpenaren sustapenerako Next Station plataformaren lehiaketaren irabazleak izan diren Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojo, ultradefinizioko 4k teknologia erabiliz euskaraz egingo den lehenengo serie digitalaren errodatzea prestatzen ari dira.  Ekimenaren helburua euskal ikus-entzunezko industria bultzatzea da, euskaraz egindako ekoizpen lanak, batez ere, sektoreko profesionalei eta amateurrei euren ideiak gauzatzeko aukera eskainiz.

Lehenengo serie digitalaren errodatzea hasita dago. Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojo zuzendarien lanaren izenburua Puntu Koma izango da. Serieak zortzi minutuko sei kapitulu izango ditu, eta EITBn eta Interneten eskainiko da. Serie irabazlea ospitale bateko logelan dago girotuta: “koman dauden lau gaixoren senideak, bikote gor-mutua, bikote ijitoa, bi amek osatutako bikotea eta aurreiritziz betetako 65 urteko emakume tradizional bat elkarrekin bizitzera behartuta egongo dira, elkarren arteko harremanak onak ez diren arren, eta baita lankidetzan aritzera ere, gaixorik dauden beraien senideak eta senarra ezkutuan ezagutzen direla jakitean”.

Sorzabalbere eta Rojo, biak ere 1996an jaiotako donostiarrak, Zuzenbide eta Komunikazio gradu bikoitzeko eta Historiako ikasleak dira, hurrenez hurren. Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan sortu den euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzeko laborategi berriaren beste egoitza intentsibo bat jasoko dute.
Puntu Koma serie digitalaren sorkuntza Tabakalerako euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzeko 2deo laborategi berriak martxan jarri duen proiektu pilotuetako bat da, eta grabatu ondoren, seriea EITBn eta Interneten eskainiko da, eta baita webserieen jaialdi nagusietan ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button