LITERATURA

Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara

Idurre Eskisabel Larrañagak eta Lorea Agirre Dorronsorok idatzia Trikua esnatu da (Susa) izango da Lisipe bilduma osatzera etorri den 7. alea. Lan horrek, azpititulu adierazgarria dakar: Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara.

Susa argitaletxeko lagunek luzatu dizkigute lan berriaren nondik norakoak: “Gaur eta hemen emakume izatea eta euskaldun izatea bazterreko izateko bide dira oraindik. Prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen jendarteko botere sarean jokoan daude euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna. Biak dira menderakuntzaren alaba, eta, horregatik, biak dira indibidualki zein kolektiboki ahalduntzeko eta boteretzeko lekuak, zein jendarte berdinzale eta bizigarriago baten alde eragiteko guneak. Gainera, hizkuntza eta generoa gurutzatu egiten direla badakigu, hizkuntz hautuak genero eraikuntzatik igarotzen direla eta alderantziz. Horrenbestez, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen da liburu honetan.

Kasualitatea al da euskararen feminizazioa? Zer lotura dago euskararen prestigiorik ezaren eta emakumea izatearen prestigiorik ezaren artean? Fokatze berri bat da, itzalean zeuden eremu horiek ikusgarri jartzeko saioa.”

Hitzaurre honetan duzue informazio elegante, argigarri, eta sakona.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button