IKUS-ENTZUN

“Euskararen Jendea” filmen inguruko tailerrak Bilbon

Zirika!, GITE-IPES, Zazpi Katu eta Erribera 13 kolektiboek antolaturik, martxoan eta apirilean Euskara Jendea dokumental-sortan oinarritutako tailerra izango da Zirika! gunean. Parte hartzea doakoa da, eta Euskara Jendea dokumentalaren egileek gidatuko dituzte tailerrok.

Helburua, egindako lanaren aurkezpen, azterketa eta irakurketa kritikoa egitea da. Lehenik 45 minutuko dokumentala ikusiko da eta ondoren solasaldi-eztabaida gauzatuko da.

Atzo, martxoak 5, Historiaren atarian (Historiaurrea) atalarekin hasi zen ekimena. Datozenak honako datetan egingo dira: Erromako Inperioan (martxoak 12); Aniztasunaren bidean (martxoak 19); Mugetan gaindi  (martxoak 26); Gerren arteko Pizkundean ( apirilak 2); eta Mundua osatzen ( apirilak 10).

Saio guztiak asteazkenetan, eta 19.30ean hasiko dira Zirika!n, azkena izan ezik (ostegunez).

Informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button