LITERATURA

“Euskararen isobarak”, Pako Aristiren eskutik

Pako Aristik Euskararen isobarak Hamasei gezur handi eta koda bat izenburuko saiakera aurkeztu du gaur, Donostian. Aristi euskarari buruzko diskurtsoa kutsatzen dutenak antzematen saiatu da: “euskara politizatua dagoela, ez dela modernoa, subentzionatua dagoela, erakargarritasuna falta zaiola…”

Hala, ibilbide historiko luzea jorratu du idazleak, Nafarroako Erresumaren sasoitik gaur arte. Liburua lan erabat pertsonala da, eta irakurlea astintzea du xede.

Argitaletxearen arabera, “liburu hau zaplazteko bat da diskurtso desideologizatuen aurpegian; kolpe bat gogoeta alienatuen mahai gainean. Astindua, eta ondoren, katarsia. Hori guztia estilo bizian idatzia, istorio, pasadizo, aipu eta gogoeta zorrotzak erabiliz”.

Informazio gehiago: erein.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button