ARTEA

“Gune Irekia #3”, Artea eta Kultura Euskal Herrian

Urtarrilaren 28an, Doka Antzokian (Donostia), Gune Irekia #3 Artea eta Kultura Euskal Herrian izeneko saioa burutuko da.

Gune Ireki bat, horixe da, edozeinek nahi duena hitz egin edo proposatu dezakeen espazioa. Antolatzaileek honelako gonbitea bidali dute: “Oraingo honetan, Arte eta Kulturari buruz arituko gara. Bai, oso gai zabala, horregatik marko honen barnean, esan bezala, parte-hartzaileek nahi dituzten gaiak proposatu ahalko dituzte, hitz egin, hausnartu, eztabaidatu,… Eta irtenbideak lortzeko? (edo ez). Errazena, zure ondokoarekin hitz egitea da, beti ados dagoenarekin. Kasu honetan, oso profil ezberdinak izango ditugu bertan, bai artistikoki, profesionalki edo herritar motarengatik. Hemendik suertatzen dira askotan idei eta proposamen interesgarrienak, eztabaida sakon baten ondorioz.
Zergatik? Beharra dagoelako. Gure arteko eztabaida, ilusioa, artea eta kulturarengatik pasioaren beharra dagoelako. Badirudi gizarte artistiko eta kultural  bat sortzeko grina galdu dugula, gizarte baten oinarriak direlarik. Bai, Jaialdi eta ekimen asko daude Euskal Herrian, baina badirudi kultura eta artea Instituzioen edo kultur industriarenak direla, eta hau ez da horrela, denok gara joko honen parte, eta bada garaia gizartearen gehiengoak parte aktiboa izateko kultura eta artearen alorrean”.

Horregatik, hirugarren Gune Ireki honetara gonbidatzen zaitugu Urtarrilak 28an Donostiako Dokan, ondo pasa dezazun, jendea ezagutu dezazun, ikasi dezazun eta zure ikuspuntua adieraz dezazun (beharrezkoa dugu).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button