Nontzeberri

Euskarara itzulitako literaturaz

Azkenaldian euskarara itzulitako literatura: bideak, joerak eta esperientziak izeneko ikastaroa garatuko da Donostiako Miramar Jauregian egiten diren Udako Ikastaroetan, uztailaren 22, 23 eta 24an. Isabel Etxeberria, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko kidea da zuzendaria.

“Ikastaro honen bitartez, azken urteotan nazioarteko literatura-lanak euskaratzeko egiten ari den bideaz gogoeta egin nahi da: orain arteko ibilbidearen berri eman, ebaluazioa egin, hautatutako kanonaz hausnarketa egin, itzultzaileen eguneroko jarduna ezagutarazi, itzultzaileek aurre egin behar izaten dieten arazoak aurkeztu, proposatzen dituzten konponbideak azaldu… Arreta berezia jarri nahi zaie Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz argitaratzen diharduen Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumei”.

Begoña Montorio, Jose Manuel Lopez, Miren Ibarluzea, Mikel Ayerbe, Iban Zaldua, Xabier Olarra, Ibon Uribarri, Xabier Paya, Jon Alonso eta Harkaitz Cano izango dira aipaturiko egunetan jardungo duten adituak.

Gai zehatzak eta bestelako datuak hemen eskuratu ahalko dituzue.

Exit mobile version