BESTELAKOAK

BALA Bilboko Arte Liburuen Azoka asteburuan egingo da

BALA Bilboko Arte Liburuen Azoka edizio berri bat egingo da ostiraletik igandera bitarte, Bailen kaleko lokal batean. Bertan, arte-argitalpenak, fantzineak, bestelako lan autoeditatuak eta antzeko gutiziak eskuratzeko aukera izango da. Horretaz gainera, hainbat ekitaldiz osatutako egitaraua ere izango da.

Egitarauaren harira, hainbat libururen aurkezpenak egingo dira: Gabinete Sycorax-en Breve historia del pimiento para uso de la vida extraterrestre; Saioa Olmoren Eromecánica edo Pablo Helgueraren Artoons.

Programan bildu dituzten bestelako ekitaldiak hauexek dira: haurrentzako tailerrak, La ley de la palanca (Ángel Peláez Poyán) filmaren emanaldia; Laurentx Etxemendiren soinu eta argazki instalazioa; Alberto Garcia-Alix argazkilari ezagunaren hitzaldia; DJ Makalaren saioa eta Lazybone Ramblers taldearen emanaldia.

Informazio gehiago: banizunizuke.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button